Ez horregatik. Egia esan ia gehienak ez dira garrantzitsuak, dena ederki ulertzen baita. Baina behin jarrita ikusi dudan guztia jartzea erabaki dut. Zer zuzentzea merezi duen zure esku uzten dut.
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2018ko Azaroaren 24a, 23:37:41
Bestalde, etzana dagoen lekuetan uste dut marmarrean edo pentsatzen ari dela. Zer uste duzu?
Pentsatzen diozuenean, egia esan, atal honetan Light ia beti pentsatzen ari da, eta azpidatziak ez daude etzanean, horregatik pentsatu dut erabaki duzula pentsaerak letra normalarekin jartzea. Ikusi dudanagatik, letra etzanak telebista/irrati ahotsetan erabili dituzu, gainontzekoa letra normalarekin jarri duzu.
Adibideak:
02:57-03:23 > Berriemaileak entzuten dira: etzana.
03:24-03:40 > Light (eta Ryuk) pentsatzen, ez baitute ahorik mugitzen: normala.
04:30-05:42 > Light pentsatzen/irakurtzen, ez du ahorik mugitzen: normala.
05:43-06:04 > Light hitz egiten, ahoa mugitzen: normala.
Ahoa mugitzen ez duen kasu guztietan pentsatzen ari da eta letra normalarekin dago. Normalean pentsakerak etzanean doaz, baina atal honetan ez duzu egin. Baina ez dakit nahita edo nahi gabe izan den.