beno, zerrenda bat egin dut akatsekin eta gomendioekin, bideoekin ez bezala, hemen zuzenketarenbat egin behar bada mega gutxi batzuen kontua izaten baita.
Gomendioak:
-lerro bat kabitzen ez denean, hitzen bat zatitu behar bada, saiatu silaba erditik mozten, 69. orrian 'de-abru' dator, 'dea-bru' agian hobe. Eta bestela beste forma bat izan daiteke fuentea pixkat txikitzea, horrela 62. orrian 'u-rruneko' hitza osorik kabituko da; u solte 1 uztea arraroa egiten da.
-Bait-en erabilpena nik uste dut trinkotzea hobe dela, dena hitz baten, 'bait lezake' edo holakoren bat ikusi dut nonbait eta ahaztu egin zait apuntatzea. Dena den lehenengo atalean honelako gehixeago daude, ea jaisten dudan ze portatillean bakarrik daukat.
-Izen bereziak izen normaltzat hartu, atzetik gidoia jarri gabe, 72. horrian "One Piece"-a dakar. Honekin neuk ere izan nituen gorabeherak DBGTren subtituluetan, gainera han 'Goku-san-en' moduko gauzak geratu zitzaizkidan eta azkenerako damutu egin nintzen. 81. orrian ere gidoiarena dator.
-'Mazo'. Erderakada handi xamarra egin zait, seriean 'astamakila' esaten dute, egia esan ez da sarri entzuten dugun hitz bat ba?a beno. 63,64, 70, 78 orrialdeetan
-Alvidak 'zer da itsasoko gauzarik ederrena' esaten du? edo 'nor da...?' ?
-'Marine' hitza darabilzu, ez duzu itzultzen, ba?a 'grand line' bai ordea. Beno, hau grand line erabiltzearen alde nagoelako ere badiotsut :xD
Akatsak:
-65. orria 'Ez niri jo' uste dut gaizki dagoela esanda, 'Ez ni jo'
-74. orria 'Bat ere' gaizki dago, 'Batere' da
-83. orria 'errekrutatu' dakar eta 'errekLutatu' da, dena den igual hobeto 'kidetzat hartu' edo holako zeozer erabili
-99. orria 'bai baititut' hori ez dut ulertu
-85. orria 'itsasoan noraezean ibili besterik ez baduzu egiten' ez dakit nik 'baduzu' hori ondo dagoen, 'bazara' erabilita igual hobe
Ta azkenik hau ez dakit non sartu:
80. orriko kanjia Cobyren ondoan, badakizu zer esan nahi duen edo? agian batere gabe hobeto, ez du aportatzen ezer, inoiz egoten dira kanji batzuk alboan gaizki marraztuta pertsonaiak bajoiarekin daudenean grazia emateko, ba?a horrek zeozer esan nahi duela dirudi
Saiatu naiz lehenengo kapitulua jaisten ba?a linkak kadukatuta dagoe ta emuletik nabil jaisten, hura ere irakurriko dut akatsen bat ea ikusten dudan, baina gogoratzen dut ez zeukala ezer komentatzeko, 'bait'en erabilera hori gehixeagotan agertzen dela, ba?a ezer gutxi bestela.
Beno, gomendioena zeuk ikusi behar duzu zein kriterio jarraituko duzun