Mangak euskaraz

Sortzailea kanda, 2007ko Irailaren 25a, 22:28:14

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

kanda

Kaixo, beno, lehenik eta behin, kanda_yuu naiz eta taichisanek eman dit foro honen berri eta hementxe naukazue. Arsenicumek esan dit hemen eman dezakedala berri hau, beraz hemen doa:

Taichisani aipatu diodan bezala, blog bat egin dut, manga euskaraz izena duena. Zer dago bertan? ba izenburuak dioen bezala, manga euskaraz xD. Herenegun hasi nintzen eta horregatik manga kapitulu bat bakarrik dago internetera igoa: C.A.T. izena du (Confidential Assassination Troop). Oso manga interesgarria "metal gear" jokoaren antza pixka bat du eta akzioz beteta dago. Pentsatu dudana zera da, manga serie berriak jartzea online, ez jada ikusiak ditugunak, horiek jende gutxiagok jaitxiko bailituzke eta baita jende berria erakartzeko ere...

Besterik gabe, ea zer iruditzen zaizuen:

http://mangaeuskaraz.blogspot.com/

Aju

#1
Lehenik eta behin, ongi etorri. Eta bigarrena, non dago "hemen! hemen! hemen nago!!!!"?   :whistling

Zorionak beste manga berri bati ekitearren. Blogean aipatzen denari erantzunez, nik La espada del inmortal, Vagabond edo GTO nahiko nituzke ikusi   :whistling

Besteren bat ere fijo okurritzen zaidala

Banekien zerbait uzten nuela komentatu gabe, hemen bi manga ari dira egiten, One Piece eta oraindik hasteko dagoen FullMetal, zerbait ikusita daukat ya eta itxura ona dauka. Bietako arduradunen bati eskain diezaiokezu zure laguntza, jonnydbz (Fullmetal) edo darko (One Piece). Gero komiki amerikarra Heroes dago, oraintxe atera dela (Belebeltz).

kanda

ba... zorionekoa zu xD
la espada del inmortal edo hobeki esanda, "Hilezkorraren ezpata" blogean lehen begiradan ikus daiteke laster izango dela gurekin ;) M?R mangarekin batera

MikelEiza

Ongi etorri kanda_yuu. Nik nahiz eta zure blogeko inkestan ez agertu, Fairy Tail irakurriko nuke gustura :whistling.

Laguntzaren bat behar baldin baduzu, laguntzeko prest nago, baina edizio kontuan bakarrik; itzulpenekin ez naiz oso ongi moldatzen. Zerbaitetan laguntzea nahi baduzu abisatu.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Irailaren 25a, 22:49:43
Gero komiki amerikarra Heroes dago, oraintxe atera dela (Belebeltz).
Nik editatu egiten dut bakarrik, itzulpena Darkorena da.

Taichisan

DIOOOOOOOOOOOOOOOS!!!Baino azelakoak!! M?RCHEN AWAKENS ROMANCE!!SEKULAKOA!!!ikaragarrizko gogoa dut manga irakurtzeko, telesailaren fanatikoa naz ta(TDT.ripak hasi nintzan egiten CUATROn emititzen zutenean). Eta SHAMAN KING ere egiteko asmoa dezu!!!benetan, asko poztu dit manga hauek euskaratuko dituzula irakurtzeak, dios ke buena!!!XDD Gantz....manga flipantea dela esan didate, eta nire kuadrillako batek kristona flipatuko luke euskaratuta ikustean. Naruto, sekulakoa be, manga animea baino hobeto bait da ta gainera sekulako arrakasta edukiko luke euskaraz, eta D.GRAY MAN-i buruz, nire neska laguna manga erosten dago gazteleraz ta bikain dagoela esan dit, asike....burutazio oso honak dituzu zure esk?^^
Gauza bat, DRAGOI BOLA KANZENBAN mangak euskaratzeko gai ikusten bazara edonoiz, neuk baditut Japoniar RAW perfektuak(jonnydb seguru ere eukiko dituelaXD),nahiduzunerako^^

Eskerrik asko zure aportazioengaitik, nahi izanez gero posteatu ditzazkezu baita ere hemen Mangak^^

Berriz ere Mila esker zure aportazio bikainagatik^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum


Ni ez naz oso manga zalea... baie euskeraz badago ba bai. Hasikeran ezkerretik eskuinera irakurri dot  :xD ta gero konturatu naz kontrara irakurtzeko idatzi dozula. :lol

Oso lan ona! Eskerrikasko.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

MikelEiza

Ikusten da bai, ez zarela oso manga zalea; ezkerretik eskuinera irakurtzea ere! :xD

Nik ere irakurri dut eta manga "arraroa" edo hobe esanda normalean aurkitzen direnetatik ezberdina dela iruditu zait. Ea atal gehiago ateratzen dituzun ikusteko zer moduzko argumentua daukan.

Eskerrik asko :thumbsup.

jonnydbz

AIBALAOSTIA!!! :vueltasss Ederki  dago blog hori, ea bizitza pixkat ematen zaion, jendea animatzen den eta manga asko euskeraz irakurtzeko aukera dugun. Zorionak benetan kanda_yuu :thumbsup

Edizio lanetarako prest nago, itzultzea baino lan arinagoa iruditzen zait, ta esan duten bezala momentuz nahikoa daukat hari naizenarekin (gainera denboraldika egin etz utzi egiten dut, ea berhartzen dudan :xD). Gainera oraintxu raw-manga blog bat ezagutu dut eta material dexente jartzen ari dira deskarga zuzenean. Mangaren baten itzulpena egin nahi bada eta raw-ak aurkitzen ez badira bertako foroan eskaera egin daiteke, gehienetan erantzun egiten dute. Adibidez badakit One Pieceko liburukien raw-ak baten batek dituela baina ez dituzte jarri, darko eskaera egitea merezi duela uste duzu??

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Irailaren 25a, 23:48:18
Gauza bat, DRAGOI BOLA KANZENBAN mangak euskaratzeko gai ikusten bazara edonoiz, neuk baditut Japoniar RAW perfektuak(jonnydb seguru ere eukiko dituelaXD),nahiduzunerako^^
Bai, baditut, eta nahi izanez gero tankobon edizioko raw-ak ere ditut :lol (baina ez dira hain perfektuak), baita beste manga batzuk ere.

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Irailaren 25a, 23:48:18
Eskerrik asko zure aportazioengaitik, nahi izanez gero posteatu ditzazkezu baita ere hemen Mangak^^
Eta ez baditu berak posteatzen seguruenik beste batek egingo du :whistling

Zorionak berriz ere proiektu berri honengatik, manga berri bat, beste bi iragarrita, ta beste bat egiteko asmoa jendearen iritziarekin. Portzierto, blogean galdetu dut, baina ikusten ez baduzu, zein da lauretatik motzena?? Ta beste galdera bat, zeuk bakarrik hartu duzu lan hau edo jende gehiago dago sartuta??

PD: aaaaaaa!!! ia ahaztuta, ongi etorri Euskal-Encodingsera!!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

darko

Beno, ongi etorri kanda_yuu. A zer sorpresa blog hori! :egiptooo Ni, ediziorako baino gehiago itzulpenerako nago prest.

Jonny, ba One Piece-en kalitate on-normaleko rawak badira interesatzen zaizkit, atal batzuk nahiko kalitate eskasean dauzkat eta...

Eta Dragoi Bolaren raw perfektuak dituzuela? Zeren zain zaudete? XDD Nik bakarrik ez dut ezer egingo, baina edonork laguntzea nahi badu esan dezala!!! :pla



Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

kanda

#9
*O* eskerrikasko denoi xD emozionau indiate zuen komentarioek jejej xD
ea ba, jonnydbz, erantzun dizut blogean baina tira, horrela daude gauzak:
Gantz 22 tomo (amaitu gabe)
Naruto 42 tomo (amaitu gabe)
Shaman king 32 tomo (amaituta)
D.Grayman 10 tomo (amaitu gabe) hemen ez dakit gehiago ere badauden, nik 10 aurkitu ditut interneten
baina tira, denak interesgarriak dira, orain ari naiz d.graymanekin eta la ostia da, naruto itxaron beharra dago astero baina emozioa ez da desagertzen. Gantz... puf! ze ona! xD eta shaman king ere ikaragarria, honen tomoak erosten ari naiz eta oso ona da.
Eta tira, zenbat jende garen? ba... ni xD eta beno, nire anaiak fairy tail egin nahi du, fairy tailen fanatiko hutsa da xD
Darko galdera bat dut zuretzat, raw-ak itzultzen dituzu edo inglesetik euskarara itzultzen duzu? nik kontaktuak baditut eta raw-ak itzultzea eskaini dit jada lagun batek ^^
Taichisan, dragoi bola kazenban hori zer da, azken edizioa?? >_____________________________<
Azken galdera! Axola al dizue one piece nire blogean jartzea?? lasai, zuen izenean jarriko dut e xD enaiz hain kabroia, baina pentsatzen dut zenbat eta manga gehiago hobeto, eta one piece jartzeko modua balego asko eskertuko nizueke eta zuek ezagunago egingo zinateke ;)

eskerrikasko denoi ^^!
P.D.: manga jaisteko jartzekotan non jarri dezaket?

Taichisan

Aipamenaren egilea: kanda_yuu  Noiz: 2007ko Irailaren 26a, 10:28:17
*O* eskerrikasko denoi xD emozionau indiate zuen komentarioek jejej xD
Taichisan, dragoi bola kazenban hori zer da, azken edizioa?? >_____________________________<
P.D.: manga jaisteko jartzekotan non jarri dezaket?

Bai, Dragoi bolako azken edizioa da, nik hau azenean ateratzen bada, protadak maketatu nezakeen ,baino HEROIAK komikiarekin Belebeltzen egin duena ikusita hobe berak egin ahalko balu jajajaja, ta Rawak japoniar originalak dira gainera asike oso ondo daukagu nahi izanez gero dragoi bola manga euskaraz eukiteko, eta ahal izanez gero igual baita imprenta batera jo ta tomoak egitea taldearentzat^^

Mangak lasai lasai UPLOADSen jari ditzazkezu hurrengo kodigoa sartuz Post-aren izenean: "[Manga/Komikia] Shaman king [001/233 alea]" alea jarri dut atalka gingo baduzu, siuposatzen dudala baietz, eta Liburuki bat egin ezgero(tomoa) ba jar dezakezu "[012/233 alea][01/32 Liburukia]" baino hori , al gusto del consumidor esaten den modura jajajaja

P.D: Azelako reboluzioa sortu duzun Euskal Encodinsen lagun, jajajajajaja aspaldi inork ez zuela horrelakorik egiten gure honerako jejeje
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

MikelEiza

#11
Aipamenaren egilea: kanda_yuu  Noiz: 2007ko Irailaren 26a, 10:28:17
Eta tira, zenbat jende garen? ba... ni xD eta beno, nire anaiak fairy tail egin nahi du, fairy tailen fanatiko hutsa da xD
:pla :pla :pla :pla
Gorago esan dudan bezala, niri izugarrizko gustatuko litzaidake manga hau euskaraz irakurtzea. Ea animatzen den manga hau egitera.

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Irailaren 26a, 11:32:00
Bai, Dragoi bolako azken edizioa da, nik hau azenean ateratzen bada, protadak maketatu nezakeen ,baino HEROIAK komikiarekin Belebeltzen egin duena ikusita hobe berak egin ahalko balu jajajaja
Ea zer egin behar den esan eta adibide gisa portadaren bat jartzen baduzu, ikusteko zer nolako gauzak egin behar diren. Ni laguntzeko prest nago.

jonnydbz

#12
Jajaja, arratsaldeko 7retan berri sorpresa bat egongo da blogean :xD Zertan ari zarete?? :whistling

edit: darko eskaera egin dut, orain erantzuna itxaron behar.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

darko

Sorpresa Dragoi Bola Z-ren soinu-banda zen, e?

Aipamenaren egilea: kanda_yuu  Noiz: 2007ko Irailaren 26a, 10:28:17Darko galdera bat dut zuretzat, raw-ak itzultzen dituzu edo inglesetik euskarara itzultzen duzu? nik kontaktuak baditut eta raw-ak itzultzea eskaini dit jada lagun batek ^^
Nahiko xelebrea naiz. :wacko One Piece-en atal batzuk ingelesez ditut eta beste batzuk japonieraz, eta horiekin egiten dut lan. Baina ulertzen ez dudana gaztelaniazko testuetatik itzuliz. Ingelesa ez dut nahi adina ulertzen, eta japoniera zero. Alegia: rawak itzultzen ditut baina gaztelaniazkoak ere badauzkadalako.

Aipamenaren egilea: kanda_yuu  Noiz: 2007ko Irailaren 26a, 10:28:17Azken galdera! Axola al dizue one piece nire blogean jartzea?? lasai, zuen izenean jarriko dut e xD enaiz hain kabroia, baina pentsatzen dut zenbat eta manga gehiago hobeto, eta one piece jartzeko modua balego asko eskertuko nizueke eta zuek ezagunago egingo zinateke ;)
Niretzat izena da gutxienekoa, inork ez du dirurik irabaziko eta. Jarri One Piece blogean eta nahi duzun tokian.

PD: eskerrik asko jonny :thumbsup Esango didazu.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

jonnydbz

#14
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Irailaren 26a, 19:26:44
PD: eskerrik asko jonny :thumbsup Esango didazu.
Erantzuna: Just be patient.

Nire ustez ez dugula larregi itxaron beharko :msn-wink
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa