Kaixo eta ongi etorri, Josu Etx.
Zu nire eskolakoa zara, kalitatea > kantitatearen eskolakoa :barre:
Hemen nik beti ikusi izan ditut bi korronte: kalitatea eta kantitatea.
Niri egia esan ez zait material asko interesatzen; gutxi batzuk dira interesatzen zaizkidanak, eta gutxi horiek ahalik eta kalitate gorenean izatea gustatzen zait. Horregatik egin dut Dragoi Bola 2 aldiz eta 3. aldi bat ere izango da Blurayan ateratzen denean. Gauza ederra da gauzak kalitate altuan izatea, baina trukean material desberdin gutxi izango duzu.
Beste batzuek, ostera, kantitatea saritzen dute. Helburua ahal den material gehiena izatea da. Eta ulertuko duzun moduan, portaera hori daukazunean errazenera jotzen duzu eta kodifikazio arrunt bat egiten duzu, kalitatea galduz. Nik ez dut horrela funtzionatzen baina guztiz uler dezaket portaera hori. Lehenengo eta behin, denak ez daude ni bezala obsesionatuta pixelazioekin. Eta gero, ulertuko duzun moduan, gauzak kalitate altuan izateko bideo onak aurkitu behar dira eta gero audioak sinkronizatu. Kodifikazio arrunt batekin 15 minutuan eginda daukazu, baina dena kalitatea altuan egin nahi baduzu, agian atal bakoitzarekin inbertitzen duzun denbora 2 ordutakoa da. Denbora gehiegi kalitatea asko axola ez bazaizu... Hemen daukagun material gehiena zumarrak sortua da bere semeentzako egindako grabaketak partekatuz; egunean astakeria bat gauza grabatzen zituen gero semeek momentu batean ikusteko, eta ulertuko duzun moduan hor ezin zara hasi kalitatea gehiegi zaintzen. Portaera honi esker daukagu hainbeste material.
Niri benetan pena ematen didana grabazioko audio gordinen kopia bat gorde ez izan da, norbaitek aurrerago muntaia hobe bat egin nahi badu. Nik duela urteetatik kopia bat gordetzen dut.
Audioen desfaseari buruz... Gauza asko izan daitezke.
Gogoan dut muntaiak egiten hasi nintzenean bideoak izugarri filtratzeko ohitura neukala. Filtrazio haien erruz audioak (hobeto esanda, bideoak) izugarri desfasatzen ziren. Sekula ez nintzen iritsi zergatia ulertzera. Baina uste dut hori ez dela arazoa, hemen inork ez baititu bideoak filtratzen...
Analogikotik digitalera pasatzean inoiz desfase bat sortzen da. Iturria jada digitala bazen, denak enkajatzen du. Dragoi Bola Z adibidez analogikoan zen, eta muntaiak egiterako orduan desfase txikitxoak agertzen ziren; ez ziren desfase handiak, baina bai konpondu beharrekoak, eta batez ere, ASKO IZATEN ZIREN, beraz audioak etengabe behatu behar ziren ea sinkronia mantentzen zuten, hau da, "puntu honetan sinkronizatuta daukat; ikustagun ea sinkronia mantentzen duen 15 segundu geroago; baldin badago, ea 30 segundu geroago, etabar". Oso astuna eta neketsua. One Piece edo Dragoi Bola Kai, ostera, dena digitala izanda, hasieran sinkronizatu eta kitto. Ideia bat egin zaitezen, behin konpetitibo jarri nintzen eta emisioa eta 15 minutura igota neukan Kairen kapitulu bat (sinkronizatu + Megara igo).
Flyren abenturak muntatu nuenean (audioak Long Playn grabatutako zintetatik aterata) desfase progresibo bat zeukan erabili nuen bideoarekin. Gauza oso arraro bat zen. Audioa ez ukitzeagatik bideoaren abiadura aldatzen nuen. Atal bakoitzak bere abiadura zeukan: 24.625 fps, 24.311 fps, etabar. Hauxek dira ASKOGATIK muntaiarik txarrenak. Oso oso porkuleroak.
Inori ez diot ezer esan, baina Asterixen DVD batzuk lortu ditut eta bdrip muntaiarekin nabil. Hauek ere oso zailak dira. 2 film egin ditut eta oso nekatuta nago :barre: Ez dakit zer kristo daukaten baina audioek ez dute enkajatzen. Lehenengo eta behin, ez dakit zergatik demontre baina aurkitzen ditudan bdrip bideo guztiak 23.976 fps-ra doaz, hau da, NTSC sisteman, Asterix europarra denean (PAL sistema, 25 fps). Eta bideoa 25 fps-ra pasa arren, audioek ez dute kointziditzen eta dexente konponketa behar dituzte. Ez dakit zer kristo gertatzen den baina ematen du fotograma kopurua ere desberdina dela.
Kasurik berezienak aipatu dizkizut, baina berez ezer arrarorik gertatzen ez bada, jatorriz analogikoa den materialak konpontzen oso zailak ez diren (baina bai astunak) desfase txikiak bakarrik izan behar lituzke. Nik duela urte batzuk, proba egiteagatik, egoera oso txarrean zegoen Terminator 1en audio batekin 5.1 muntaia egin nuen eta ez daukat zaila izan zelako oroitzapenik. Are gehiago, Dragoi Bolan Zn atal pack bat zegoen, 105-146 atalen packa hain zuzen (ETBk pack-eka erosten baitzituen), nahiz eta jatorriz analogikoa izan, perfekto enkajatzen zuena pista japoniarreko audioarekin. Hain ondo ezen inoiz planteatu bainaiz atalok erabiltzea ikasleei audioak sinkronizatzen irakasteko (frikiegia da, ordea XD).
Zer gehiago gertatu zait? Duela urte batzuk "Uda batez Coorekin" saiatu nintzen HDn egiten. Film honek bi bertsio dauzka: DVDrako bertsioa eta telebistarako bertsioa. ETBk telebistakoa zeukan. Batek ordubete irauten zuen eta besteak 1:40:00. Ezin zen ezer egin, baina arazoa garbi zegoen zein zen.
Azkenik, beste begirada bat emanda zure mezuari, badakizu PAL materialak 25 fps-ko abiadura darabilela eta NTSCk 23.976 fps? Ea horregatik den... Eta ni txapa idazten... :barre: Ba jada idatzita dagoenez posteatu egingo dut!!