NOLA LAGUNDU EUSKAL-ENCODINGSEN
Gogoratu Euskal-Encodings
komunitate irekia dela lan boluntarioz eraikia . Beraz euskarazko eduki kantitate esanguratsua izateko, kalitatezko web gune batean asko dira zu egin ditzazkezun gauzak. Hemen hainbat proposamen aurkezten dizkizugu.
BEHEAN HAINBAT GAUZA NOLA EGIN AZALTZEN DIZKIZUTEN BIDEOTUTORIALAK PRESTATU DITUGU:ZER EGIN DAITEKE?
EDUKI BERRIA
Alde batetik,
euskarazko materiala baduzue, foroan ez dagoena, beti da ongietorria. VHS zaharrak, DVD-ak... horiek .avi, .mkv edo .mp4 formatura pasa ditzakezue.
Komiki edo manga ere ongietorria da, eskaneatzeko aukerarik baduzue. (Tintin, Gabai, Asterix eta Obelix...).
AZPITITULUAK
Azpititulu euskaldunak hartu edo sortu eta jatorrizko bertsioei eranstea. Azpitituluak hartzeko, opendata euskadiko azpitituluak, zein
Azpitituluak.com zein filmazpit webgunetik atera daitezke.
Aegisub bezalako programak oso lagungarriak dira horretarako.
Euskaldun berrientzako materiala sortzea ere badago.
Euskarazko filmeak hartu eta euskarazko azpitituluak erantsi eta sinkronizatzea ere ez legoke gaizki. Badira filme batzuk 2001 Espazioko odisea edo Machete adibidez, euskaraz zein Bertsio originala+azpit ditugunak. Euskaldun berrientzako filmea euskaraz eta euskarazko azpitituluekin izatea ez legoke gaizki.
FOROKO LANA
Foroa txukuntzea, foroan online eta offline dagoena katalogatzea, harietan mezuak idatziz, edo Filmen datu base bat egitea: izenburua, jatorrizko izenburua, urtea, ikusteko adina, sinopsia...
BESTE EGITEKOEN ZERRENDA:
-
Materiala Online eskuragai jarri: Horretarako bai drive-n bai Mega erabili daitezke (Megan mp4 kontenedore eta h264 formatuan egotea beharrezkoa da)
-
Bideoen hobetzea: Beti hobetu daiteke hemengo filmeen kalitea. Bertsio hobeagoa hartu, eta euskarazko audioa txertatu.
-Komikiak euskaratu: Euskara maila ona baduzu eta photoshoparekin trebea bazara, beste hizkuntza batzuetan dauden komikak edo mangak garbitu eta euskaratu ditzakezu.
-Euskal Komikiak Eskaneatu: Eskaner ona baduzu, edo/eta photoshoparekin trebea bazara, euskal komikiak eskaneatu ditzakezu. Adibidz Tintin, Gabai edo Asterix.
BIDEOTUTORIALAK
AZPITITULATZEA:
Nola sortu azpitituluak Aegisub programaren bitartez:(egiten)
Nola editatu azpitituluak Aegisub programaren bitartez:(egiten)
Nola inkrustatu azpitituluak bideo batean (online ikusi ahal izateko) Handbrake programaren bitartez:(egiten)
AUDIOA BIDEO BATI ERANTSI/SINKRONIZATU...:
Bideo kalitate txar baten euskarazko audioa kalitate handiko bideo batean erantsi:(egiten)
KOMIKIAK EUSKARATU:
Komikiak euskaratu Gimp programa askea bidez:(egiten)